![]() |
Oiartzun, 1956. Irakasle lanetan aritu zen Oiartzungo Ikastolan (1976-86), hainbat espresiobide landuz: plastika, antzerkia, musika... Ikastola utzi (1986) eta ipuinak kontatzen hasiko da buru-belarri, batzuetan bakarrik eta bestetan marrazkilariek edota musikalariek lagunduta, aitzindari izango dena, Hego Euskal Herrian behinik behin, bibliotekako "ipuin ordua"-rekin (1987-88). Eskoriatzako Irakasle Eskolan (gaur egun: Mondragon Unibertsitateko Humanitateak eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea) Haur Liburu Mintegiaren sortzaileetako bat izan da, eta, bide batez, parte hartu du hainbat proiektutan, haur liburuaren animaziogintzari lotuta: lehen Haur Liburu Aretoak diseinatzen (Getxo, Durango, Amurrio, Legazpia...), Galtzagorri elkartea sortzen, Irakur Gidak plazaratzen, Kukuluma edo Kukumira aldizkariak argitaratzen, ipuin-ordua hedatzen, itsuentzako ipuin grabaketak koordinatzen, Arantzazuko Ama ospitalean Liburua, ipuina eta hitza deritzan topagunea garatzen... eta, batez ere, ipuin kontaketari buruzko ikastaroak eskaintzen. Lehen Hezkuntzako Gradua 2013an bukatu zuen "Barnekotasunaren lanketa hainbat ikastetxetan" lanarekin. Idazle modura, haur literatura landu du: ipuina, batik bat, poesiaz ahaztu gabe; eta albuma. Sariak ere lortu ditu. Besteak beste: Etxepare saria 2007 (Gerlari Handia); Haur eta Gazte literaturako Euskadi saria 2008 (Jenio gaiztoa); JUUL saria 2009 (Pottokoren usainak), JUUL saria 2015 (Augustoren botila); Etxepare saria 2015 (Munstroek ere pixa egiten dute ohean); JUUL saria 2016 (Mux munstroa); URREZKO KALABAZA 2018 (Tolosako ahozkotasunaren ahoz aho jaialdian), JUUL saria 2019 (Tontolapiko); JUUL saria 2019 (Martzelo itsua); JUUL saria 2020 (Ispilutxo).
Ibilbidea IPUIN-KONTAKETAK, urtez urte (1987tik aurrera)1987 IPUIN-ORDUA (Biblioteketako lehen zirkuitua) 1990 MARRIPUINAK (Jokin Mitxelena ilustratzailearekin, Hitza pitz, Nazioarteko ipuin jaialdian, Hazparnen) 1992 LURRAREN MEMORIAREN BALTSA (Intsentsu gorria musika taldearekin, Hitza pitz nazioarteko ipuin jaialdian, Hazparnen) 1994 SAGU HEGALARIA (Intsentsu Gorria musika taldearekin) 1996 KONTALDIAK (hainbat zirkuitutan) 2000 MARRAK, ARRASTOAK ETA ZUPANKAPALOAK (Jokin Mitxelena ilustratzailearekin, Pagoarte aretoan) 2001/2009. LIBURUA, IPUINA ETA HITZA. (Donostiako Arantzazuko Ama Ospitalean) 2002 IPUIN-KONTALARIA (hainbat zirkuitutan) 2002/04 ITSUENTZAKO IPUIN GRABAKETAK audio formatuan (Mondragon unibertsitatean) 2005 HITZAREN JIRAN-BIRAN (Poesia, Iruñeko Udalaren Kultura alorreko egoitzan) 2007 IPUIN SORTA IRAKASLEENTZAT (Azken urteotan erabilitako kontatzeko modu ezberdinak erabiliz). Ipuin kontaketa Donostiako Pedagogia fakultatean, Helduentzat (Hik Hasik antolatutako jardunaldien barruan) 2008 KONTU ZAHARRAK ETA BERRIAK (Asvinenean,Tolosako Nazioarteko jaialdian: Ahoz aho) 2008 ZORRO BARNEKOA (Giza eskubideen Nazioarteko egunean, Donostiako Udaletxeko Areto nagusian, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza eskolako ikasleen batera) 2009 IPUIN-KONTALARIAREN LAPIKOA (Kultur Errotaren zirkuitoan) 2009 HITZAK ETA IPUIN TXIKIAK ELKAR ZAINTZARAKO (UPV-ko Erizaintzako Diplomatuen Graduazio-ekitaldian) 2009 HAURREN IPUINAK HELDUENTZAT (IX. Psikomotrizitate praktikari buruzko jardunaldiak Gasteizen, Europa jauregian) 2010 IPUIN-KONTALARIAREN ARBELA (Zirkuitu ezberdinetan: biblioteketan zein eskoletan) 2011 ANIMALIEN IPUINAK (Hainbat zirkuitutan, biblioteketan zein eskoletan) 2011 PRINTZE TXIKI, PRINTZE HANDI. Haurraren egun unibertsalaren egunean. (Pakearen etxean,Donostian) 2011 JOXE ARRATIBELI OMENALDIA. Ignacio Aldecoa Kultur etxea (Gasteiz) 2012 GURE HIZTEGI MAGIKOA (Liburutegietan) 2012 HAUR IPUINAK HELDUENTZAT: HELDUAK IZATERA HELTZEKO (Mondragon Unibertsitatean, Humanitateak eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean). 2012 LEHEN HAURTZAROKO IPUIN BATZUK FAMILIARENTZAT ETA ESKOLARENTZAT. (Gasteizko IV jardunaldien barruan, Europa jauregian). 2013 EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA: IPUIIN KONTAKETA. Zumaiko Kultur etxean. 2013 KONTAKETAREN ERRITMOAN: JOLASEAN ELKARREKIN. (Mintzolako Aho bete hots jardunaldietan). 2014 BOTILA BETE KONTU, (Udal liburutegietan) 2014 ANIZTASUNEAN, BAKOITZA BEHARREZKO, Foru Aldundiko Ekimena, Gipuzkoako ikasteetxeetan zehar 2014 KONTU ZAHARRAK ETA BERRIAK,Algortako Villamonte kultur etxean 2014 ENTZUN ETA SENTITU, Gasteizko El PILar Gizartetxean 2014 IBAIAN ZEHARREKO IPUINAK, Haritzalde talde ekologistaren eskutik, Urume ibaiaren festan, Donostian 2014 KONTAKETAREN ERRITMOAN, UPVko Udako ikastaroetan 2015DENOK DESBERDINAK, GUZTIOK BEHARREZKO. Azkoitiako Matadeiko VI. antzerki jardunaldiak. Maiatzak 10 2015 NAZIOARTEKO LIBURU EGUNA. Arrasateko liburutegia. 2015 FERNANDO AMEZKETARREN 250. URTEURRENA. Amezketako udalean 2015 ANIZTASUNEAN. Foru Aldundiko Ekimena. Gipuzkoako ikastetxeetan zehar. 2015 IPUINAK MUSEOAN, familiei zuzenduta. Gernikako Euska Herria Museoa 2015 ZAPATAGORRI. Udal liburutegietan barrena. 2015 IPUIN KONTALDIAK: UDAL ANIMAZIOA ESKOLETAN: Fira (Iruñea), Bidebarrieta (Bilbo) 2016 Hitzekin jolasten hasteko, poesia bidezko kontaketa. San Telmo museoan. Ipuin Maratoian 2016 Irudi-liburuak kontatzen familietan. Udal liburutegietan eta eskoletan barrena. 2016 Mutrikuko gau beltza: beldurra uxatzeko ipuin-kontaketa 2016 Donostiako hiriburutza. KOntukontanitz proiektua: aniztasun funtzionala: itsuak. Ipuin kontaketa 2017 Korrika kulturala. Gaintzan, Portugalete. . . 2017 Azkoitiko Abaraxka proiektuaren aurkezpeneko ipuin-kontaketa. 2017 Ipuin kontaketa ilustratua. Jokin Mitxelenarekin. OIartzungo ikastolako 50. urteurrena. 2017 Ispilutxo. Literaturian. Zarautz 2018 ALBUMAK KONTATZEN HAURRENTZAT ETA GURASOENTZAT. 2019 TIPITAKI-TAPATAKI NIK BADAKIT 2022 BELDURRAK UXATZEKO IPUINAK 2022 MARRIPUINAK, JOKIN MITXELENA ILUSTRATZAILEAREKIN BATERA ESKAINITAKO FORMAKUNTZA: IPUIN KONTAKETAZ ETA ANIMAZIOAZ2.1.-ESKORIATZAKO IRAKASLE ESKOLAN (GAU EGUN: MONDRAGON UNIBERTSITATEA, HUHEZI) 1988-2016 IPUIN-TAILERRA -Ahots gora -Kontatzen liburuekin -Kontatzen libururik gabe -Ipuinak sortzen -Entzuteko espazioa: gune errituala -Adimen espirituala, norberaren zaintza, bestearen zaintza: erlaxamendua, meditazioa, adimen espirituala . . . ITSUENTZAKO IPUIN-GRABAKETAK 2002/04. Audio formatuan (Mondragon Unibertsitatean) OSPITALEAN 2001/09. Arantzazuko Ama ospitalean: Liburua ipuina eta hitza ekitaldia BIBLIOTEKEN ANIMAZIOARI BURUZKO IKASTAROAK (1988/1998) -Gasteizko bilbiotekarientzat (1990) -Irakurketa zaletasuna suspertzeko jardunaldiak antolatu (Zumaian, 1992) -Irakurzaletasuna eta ipuina ikastaroa eman (Oñatin, 1992) -Irakurketaren animazioa ikastaroa eman (Beasainen, 1992) -Poesiarekin gozatzeko jarduerak (1994) -Idazketa tailerra sortu (1995) -Irakurketaren animazioa eskaini (Deustuko Unibertsitatean, 1996) -Eskolako bibliotekarientzako formakuntza: haur eta Gazte literaturaz. Prestakuntza eta animazioa (Arrasate, Basauri, Gasteiz, Donostia, Bilbo, 1997/98) 2.2.-GALTZAGORRI ELKARTEAN BULARRETIK MINTZORA 2007/2019 Galtzagorri elkartearekin. Haur txikien gurasoentzat: Tolosa, Legazpia, Ermua, Donostia, Urkabustaiz, Amurrio, Arrasate, Oñati, Aramaio, Markina, Laudio, Orereta, Aretxabaleta . . . 2.3.-HAINBAT LEKUTAN IKASTAROAK ETA HITZALDIAK IPUIN KONTAKETAREN INGURUAN (oinarrizkoak eta sakontzekoak). Ikus Ipuin kontalari atalean (egindako jarduera batzuk) 1998tik aurrera: Irakasleentzat , gurasoentzat eta abarrentzat, hainbat lekutan: Berritzegune/ Ikastola elkarte / HIK HASI /ONG/CEIDA/ ISEP/ Guraso elkarte /Euskaltegi/Aisialdi/IRALE/ Euskara elkarte /Euskaltegi/CEIDA/IKA/ HIK HASI /UPV/Museo/ Aisialdiko talde /Ludoteka/ Gipuzkoako katekista talde /Ospitalea/ SEHASKA... HAURRENTZAKO TAILERRAK -Haziak proiektua, Oiartzunen. Ipuinak sortzen haurrekin (2017) -Albumak sortzen, Lehen Hezkuntzako haurrentzat (2009-2016): Iruñea, Ugarte, Garralda, Erronkari, Barañain . . . --Ipuinak sortzen Lehen Hezkuntzako haurrekin. Haziak proiektua. Oiartzun (2016) AZPIEGITURETAKO JARDUERAK ESKORIATZAKO IRAKASLE ESKOLAN (GAU EGUN: MONDRAGON UNIBERTSITATEA, HUHEZI) 1988-20163.1.-IPUIN ORDUAREN AZPIEGITURA LIBURUTEGIETAN 1987/88. Gipuzkoako bibliotekari batzuekin sortu lehen ipuin-ordua biblioteketan (aitzindaria izango dena) 3.2.-BESTE AZPIEGITURA LANAK Mondragon Unibertsitateko Fakultatean (gaur HUHEZI), elkarlanean, AZPIEGITURETAN jardun: -LIBURU ARETOAK .1989 Euskadiko Lehen Liburu-aretoa koordinatu (Getxon) .1990/94 Haur Liburu-Aretoak diseinatu eta animatu: Arrasaten, Amurrion, Legazpin, Durangon (Berbaro elkartearekin batera diseinatu eta animatu Lehen Haur liburu-Aretoa) -HAUR LIBURU MINTEGIA .1988. Haur Liburu Mintegia sortu -IPUIN TAILERRA .1988. Ipuin-tailerra sortu -IDAZKETA TAILERRA .1993 Idazketa-tailerrak (Eskoriatzako Irakasle Eskolan) -IRAKUR-GIDAK 1988/2000 .1988/200 Irakur-Gidak plazaratu -HAUR LITERATURARI BURUZKO ALDIZKARIAK .1992/97 Haur literaturari buruzko aldizkaria: Kukumira (12 ale) .1997/99 Haur literaturari buruzko aldizkaria sortu: Kukuluma (6 ale) -GALTZAGORRI .1990/97 Galtzagorri elkartea sendotzen aritu elkarlanean -IRAKURKETA-ANIMAZIOA ARTIKULATU BIBLIOTEKARIENTZAT .1992 Irakurketa zaletasuna suspertzeko jardunaldiak antolatu (Zumaian) .1992 Irakurzaletasuna eta ipuina ikastaroa (Oñatin) .1992. Irakurketaren animazioa ikastaroa (Beasainen) .1994 Poesia jarduerak (Eskoriatzako Irakasle Eskolan) .1996 Irakurketaren animazioa (Deustuko Unibertsitatea) .1997/99 Biblioteken animazioa eskaini bibliotekariei (Gasteizen) .1997/98 Eskolako bibliotekarientzako formakuntza. Haur eta Gazte literatura: Prestakuntza eta animazioa (Arrasate, Basauri, Gasteiz, Donostia eta Bilbo) IDAZLEIkus idazle atalean (bibliografia eta beste). EKOLOGIA2000 Ceidan, Ingurugelan, ikastaroa: Legazpian, Bilbon eta Donostian: IKuspegi homozentrikoa/ biozentrikoa: poesia sortzen, entzumena lantzen, ipuinak kontatzen 2019 EKOTALDEA sortu elkarlanean Oiartzunen 2019an https://oiartzungoekotaldea.blogspot.com/ 2022. Mater. Elkarlana. (bi liburuen argitalpena). Mater itsasontzia BARNEKOTASUNA6.1.-IDATZIAK
6.2.-ELKARRIZKETAK 2007 ARREGI, Joxe. Jainkoaz galdezka. 40 euskal idazleren erantzunak. Alberdania argit. (29-41 or.)
6.3.-HITZALDIAK 2014 Oikoa da gure etxean ez egotea. Zumaian, Gune elkartearen bitartez, ekologia eta espiritualtasunaren barruan 2016 VI. jardunaldiak: Barnetasunean hezi. Hitzaldia. ONCEren aretoan. GUNEk antolatuta 2017 Espiritualtasuna XXI. mendean. Espiritualtasunaren eta sorkuntzaren arteko harremana. Arantzazu http://www.naiz.eus/media/asset_publics/resources/000/284/953/original/Egitaraua.pdf 2019 Isiltasunaren praktika XXI. mendean, gizakiaren garapen integralean; meditazioa, erlaxazioa eta mindfulnes-A.Oiartzungo Udal pleno aretoan.
6.4.-GUNE 2007tik GUNEKOKO partaidea: Erlijioarteko eta kulturarteko elkarrizketarako eta topaketarako Gunea. https://sites.google.com/site/guneelk/ https://es-es.facebook.com/gunekide/
6.5.-MONDRAGON UNIBERTSITATEA 2009-2019 Adimen espiritualaren lanketa fakultatean, Nerea Alzolarekin batera. -Adimen espirituala, norberaren zaintza, bestearen zaintza: erlaxamendua, meditazioa, adimen espirituala . 2013 Barnetasunaren lanketa hainbat ikastetxetan. Mondragon unibertsitatea, HUHEZI (Gradu amaierako proiektua).
6.6.-OIARTZUN 2006tik Meditazio taldea sortu elkarlanean
6.7.-DONOSTIA 2008tik Meditazio taldea sortu elkarlanean |
